Ongi Etorri

 

LAHETJUZANtarren deituraz eta leinuaz

I Aintzin solasa
 
« Lahetjuzan » beren deituraz axola dutenentzat, eta jakin nahi nun, noiz eta nola agertu den deitura hori, idatzia da testu hau, sarea medio argentinarrek galdeturik.

Familiaz kanpoko bertze batzuer irakurketa noiztenka aspergarri agertzen ba zaie, horiendako ere balio dute hor luzean aipatzen ditudan iragan aroetako gertakariek, beren arbasoek bizi edo pairatuen parekoak bait dira parte.

Asko liburuetako eta sareko argitasunen bilduma ere eginez moldatua da testu hunen lehen partea, deituraren sustrai eta erran-nahiari xedatua.

Sara eta Senpereko dokumendu eta departamenduko artxibo zaharretan bilatutako xehetasunen medioz aldiz, ahidetasunaren leinua tratatzen duen bigarrena.

Euskaraz idatzi nahiko nituen bainan ... frantziar, ingeles edo gaztelaniar erdaldun atzerrietako ahide batzuendako egina da, euskarazko hitzik ulertzen ere ez dutenak;
pragmatikoki aintzinatu naiz beraz, lana erdaraz idatziz eta gero itzuliz, Alizia M.ak lagundurik, erdara batetik bertzerat.

Eta lan hunen segidako lerrorik gehienak erdaraz irakurriko ditutzue beraz.

Nahiz eta pragmatizmo menperatzale motel hortaz, euskaldunek leher eginen dugun!

Norbeitek zerbeit idatzi nahi ba du testu huntaz, ikus-molde, zehastasun edo eztabaida ekarri,
egin email modua erabiliz : contact@lahetjuzan.fr

II Gaiak

1)  Deituraz

Historiko batetan, gaurko egunean Nafarroako Erreinua aintzin iragan aroetaz dakizkagunak aipatzen ditut, gero Nafarroako historia laburzki, eta Lahet/Lete deituraren ibilbidea egiten (erreinu horrekin betan agertu edo ezagutua izan bait da izen hori), bai eta Sarako Lahet eta Goi-Nafarroako Lete-tar gizaki ezagunen zerrenda, 800 urthez 1600ak inguru arte.

Ondotik, ararteko Lehetebehere-z bi hitz, eta Lahet Juzan-en agertzea, 1568eko aipamenean, gero bere jazarpena, bertze bi deiturak Saratik suntsitu eta oraino irauten bait du. 

Etimologian gero, deituraren bi parteen sentsu edo erran nahia saiatzen naiz bilatzerat, Hizkuntza eta Historia azterle batzuen lanak baliatuz eta nihaurrenak aipatuz, eta burutu egiten dut lan horien ondorioak bateratuz.

Ezin da egon ithurri bibliografikoetaz zenbeit hitz erran gabe.

2)      Genealogiaz

 

Ahidetasunaren leinua, lehenik Saran eta Senpereko inguruetan, nola ere mugaz gaindi, eta geroago Ameriketako eskualde edo ugarteetan, nola ere Afrikan, Inglaterran, …

« Iragana, aurretorkizun »

LAHET JUSAN
*1568/06/04


Entzunetik idatzirat

Lae, Lee, Les, Let, Laet, Leet, Leta, Lete, Leth, Lhet, Labet, Lahet, Leete, Leeth, Lehet, Lethe, Leethe, Lehete, Lekete, Lahetea, Lehetea, Lehetia, … , 952 tik bederen,

Lehetebehere, ... 1600 inguruan oraino,

Lajusan, Lehusan, Lesusan, Laetsuzan, Laetzuzan, Lahajusan, Laheiusan, Lahejusan, Laheuisan, Laheyusan, Lahezusan, Lahuissan, Lantsusan, Layejusan, Leheiusan, Lehejusan, Lehetusan, Leheuisan, Lehezusan, Laheijusan, Laheitusan, Lahet Jusan**, Lahetjuzan, Lahetsusan, Lahetsuzan, Lahetzusan, Lahetzuzan, Layhejusan, Leheijusan, Lehenjusan, Lehesousan, Lehessusan, Lehetiusan, Lehetjusan, Lehetjuzan, Lehetsuzan, Lehetyusan, Leheyjusan, Leyhejusan, Laahetjusan, Laheetjusan, Lahetijusan, Lahetjeuzan, Lahetjussan, Layhejusant, Layhetjusan, Leheteyusan, Lehetjousan, Leihehussan, Lethetjusan, Lahatiussant, Lehetejusans Lehetjussans, Lehetsusanes, Olaheteyusan …1568 geroz edo ere lehenago.


Euskal Herrian gaindi, hain idazkera aldakorrez emana atxemaiten den deitura, gidoiarekilan edo bi hitzez direnak aipatu gabe, gure leinu deitura horrek beraz zer erran nahi ote duen jakin nahiz hasi nintzen bilaketa hauen egiten.

Hasian-hasi, hor gaindiko irakurketaetan atxeman purruxkak ditut hemen bildu nahas-mahas, metodoaren eskasian gauzak ez jakinez nola gorde edo plegatu, bainan ez nahiz ahatik, nere bizian bertze hainbertze irakurri gauza bezala, galduak izan ziten.
Hor zehar dira beraz, nihaurrek noizbeit beharbada, edo bertze norbeitek, hobeki mamitu edo osatzeko itxaropenean.

 

**Mila bortz ehun hirurogoi eta zortziko ekainaren laurean,

Frantziako Erregek manatutako diru mailegu baten zergapedunen zerrendan,

agertu da iduriz lehen aldiko LAHET  JUSAN deitura, hola idatzia,

menturaz aspaldian jadanik, modu hortan edo LEHETEBEHEREKoan, erabilia zena.

 

       
  AGL64-création / 2008